Bi hildako istripu larri batean kamioi batek harrapatuta, Zigoitian

Erredakzioa 2021ko eka. 25a, 08:00

Argazkia: Bomberos_VG

Kamioi batek Etxabarri-Ibiñako ordainlekuaren kontra talka egin eta ibilgailu bat harrapatu du. Autoaren barruan zeuden bi pertsonak hil egin dira, kiskalita, eta kamioilaria atxilotu dute, arduragabeko hilketa egotzita.

Bart gaueko 22:45ak aldera, bi pertsona hil dira Etxabarri-Ibiñako ordainlekuan gertatutako istripu larri batean, Zigoitian, Gasteizko noranzkoan. Atzerriko matrikula zuen kamioi batek ordainlekuaren kontra talka egin du eta kotxe bat aurretik eraman. Ibilgailuek su hartu dute eta, ondorioz, harrapatutako autoan zeuden bi pertsonak hil egin dira.

Suhiltzaileak sua itzalitakoan ohartu dira ibilgailuaren barruan bi pertsona zeudela, kiskalita. Kamioilariak, ordea, zauri arinak zituen; Santiago ospitalera eraman ostean, Ertzaintzak atxilotu egin du, zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren ustezko delitua egotzita. Antza denez, abiadura handia zeraman.

Etxabarri-Ibiñako ordainlekuaren egoera dela eta, une honetan, AP-1 errepidea itxita dago Madrilerako noranzkoan, eta Lukoko N-240 errepidetik desbideratzen ari dira trafikoa. Bidea itxita egongo da garabiek ibilgailuak kendu eta bidea egokitu arte. Irunerako noranzkoan, berriz, bidea irekita dago normaltasunez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago