Bizente Goikoetxearen eskulturak erasoa jasan du ostera

Erredakzioa 2021eko ekainaren 11

Sudura eta belarria ditu apurtuta. ARAMAIOKO UDALA

Sudurra eta belarria apurtu dizkiote oraingoan.

Aramaioko ikastetxe ondoko parkean dagoen Bizente Goikoetxearen eskultura kaltetu dute berriro ere; sudurra eta belarria puskatuta agertu dira.

Aramaioko Udalak horrelako jarrerak salatu nahi izan ditu berriro ere. Gogorarazi du esanahi berezia duela Aramaioko herriarentzat Lorenzo Askasibarrek musikaria omentzeko 1955. urtean egindako eskultura honek. Kritikatu du 2016an eraberritu zenetik, hainbat eraso jasan dituela eta guztiak konpontzeko diru publikoa erabili dela.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago