Herriko argazki historikoak bildu nahi dituzte Aramaion

Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 12:00
1960. urtea baino lehenagoko argazki historikoak bildu nahi dituzte. / ARAMAIOKO UDALA

1960 baino lehenagoko argazki historikoak jasotzeko deialdia ireki du Aramaioko Udalak. 2.000 euroko partida onartu du horretarako.

Argazki historikoak bildu, aukeratu, katalogatu eta digitalizatzeko proiektua egiteko interesa duten pertsonek edo taldeek eskaera egin beharko dute udaletxean, datorren ekainaren 25a baino lehen, oinarrietan jasotzen den eredua erabilita.

Aurreko fase batean ere, Udalak artxibo historikoa osatzeko beka deialdia atera zuen, eta oraingo deialdiak katalogo hori osatzeko helburua du, auzoetan, etxe askotan gordetzen diren antzinako argazkiak bildu eta horiek digitalizatuz.

Proiektu irabazlea aukeratzen den momentutik aurrera, lau hilabeteko epea izango da lana amaitzeko. Ondoren, artxiboa osatzen duten argazkiekin zer egin eta nola plazaratu erabakiko dute, herriaren ezagutzarako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide