Udaberrian izan behar zen barnetegia urtero bezala egiterik izan ez bazen ere, aurten udako lehen egunetan barnetegia aurrera ateratzea erabaki dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrilak.
Manurgako aterpetxean berriz ere elkartzeko aukera izango dute 10 urtetik 13 urtera bitarteko Legutio, Aramaio, Zigoitia, Zuia, Arrazua-Ubarrundia eta Aramaioko udalerrietako haur bertsozaleek. Izen ematea Ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, online.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.