182 argi puntu berriztu ditu Zuiak, LED lanparak jarrita

Erredakzioa 2021ko mai. 17a, 10:46
Argiteria kontsumoan %60 aurreztu nahi dute. ALEA

Eraginkortasunaren mesedean, eta energia kontsumoa murriztu aldera, sodio lurrunezko lanparak ordeztu dituzte udalerrian.

Zuiako Udalak 182 argi puntu berriztu ditu, sodio lurrunezko bonbilla zaharrak kenduz eta kontsumo energetiko baxuagoa duten LED bonbillak jarriz. Udalerrian zehar hainbat motatako luminariari eragin die neurriak; kasurako, bola motakoak, proiektoreak edota bideetakoak (bial deritzenak).

Udalaren esanetan, argiteriari dagokion kontsumoan %60 aurreztu nahi dute neurriarekin. Berriketa lanetan 62.167 euroko inbertsioa egin du Udalak. Jaurlaritzaren Landa Garapeneko Programari esker, gainera, 28.800 euroko finantzazioa lortu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide