Eraldaketa sozialerako estrategiak aztertuko dituzte, feminismoa, euskalgintza eta iraunkortasuna ardatz

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 11

Lorea Agirre kazetari eta antropologoa izango da, besteak beste, Aramaion.

Jardunaldia antolatu dute hilaren 21erako, Aramaion.

Maiatzaren 21ean, ostirala, Gorbeialdeko Kuadrillako Euskara, Ingurumen eta Berdintasun zerbitzuek antolatutako Bide argiak: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak  izeneko mahai-ingurua izango da Aramaioko Kultur Etxean, 17:30ean.

Jardunaldi horren helburua da herritarrak eta administrazioak gogoeta egitera gonbidatzea, euskalgintza, feminismo eta iraunkortasuna bezalako korronte ideologikoen puntu komunak aztertuz eta jendartea eraldatzeko motorra bezala aurkeztuz. Horretarako, mahai baten bueltan Lorea Agirre kazetari eta antropologoa, Mikel Otero legebiltzarkide eta ekintzaile ekologista eta Bilgune Feministako kide Ainhoa Olaso elkartuko dituzte. Ane Zuazubizkarrek, berriz, moderatzaile lanak egingo ditu.

Interesatuek hemen eskuratu ditzakete sarrerak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago