Haizea neurtzeko estazioa kokatzeko tramitea gelditzeko eskatu du Aramaiok

Erredakzioa 2021ko mai. 7a, 11:16
Elgeako parke eolikoa. ALEA

Eraiki nahi den parke eolikoak Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean "eragin negatibo atzeraezinak" eragin ditzakeela uste du Udalak.

Aramaioko Udalak helegitea aurkeztuko du Arabako Foru Aldundian, Arlaban-3 izeneko haizea neurtzeko estazioa kokatzeko prozedura geldiaraz dezala eskatuz. Energia Eolikaren Lurralde Plan Sektoriala (LPS) ez dagoela indarrean nabarmendu du Udalak. Gainera, eguneratze-prozesuan murgilduta dagoela aipatu du, eta Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean "eragin negatibo atzeraezinak" eragin ditzakeela eraiki asmo duten parke eolikoak.

Halaber, Udalak gogoratu du datorren maiatzaren 11 dela parke eolikoaren kontra alegazioak aurkezteko azken eguna. "Nahi duten herritarrek aukera izango dute alegazioak aurkezteko. Horretarako, herritarrek udaletxean aurkeztu dezakete alegazioa eta zuzenean Diputaziora bideratuko da".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide