Txalaparta doinuak nagusi Zigoitian

Erredakzioa 2021eko martxoaren 29a

Joan-Etorrikoak zikloaren barruan, emanaldia eskaini zuten Oreka TX eta Zigoitiko txalapartariek.

Gorbeialdeko kuadrillak Joan-Etorrikoak izeneko zikloa antolatu du, eskualdeko artisten eta beraien diziplinako kulturgileen arteko jendaurreko topaketak egiteko. Lehenengo saioa Zigoitia aretoan izan zen, pasa den ostiralean.

Nerea Gilek Zigoitiko Txalapartariek Oreka TX taldearekin batera eskainitako saioaren bideotxo bat bidali du.

Zigoitiko txalapartariak erreferente dira Zigoitian eta inguruetan. Beraien ardura da, besteak beste, urtero Mairuelegorretako kobazuloko jaialdia irekitzea. Oreka Tx berriz, Euskal Herrian, txalapartari dagokionean, ibilbide luze eta oparoenetakoa duen taldea da.

Zikloaren helburua, esan bezala, diziplina bereko sortzaileek elkar ezagutzeko aukerak zabaltzea da, eta, horrekin batera, jendaurrean beraien lana ezagutarazteko ekitaldi irekiak antolatzea ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago