Gorbeialdeko kuadrillak zikloa antolatu du, gure eskualdeko artisten eta beraien diziplinako kulturgileen arteko jendaurreko topaketak egiteko. Lehenengo saioa da hau.
Zigoitiko txalapartariak taldea erreferentzia bat da Zigoitian eta inguruetan. Beraien ardura da, besteak beste, urtero Mairuelegorretako kobazuloko jaialdia irekitzea.
Oreka Tx berriz, Euskal Herrian, txalapartari dagokionean, ibilbide luze eta oparoenetakoa duen taldea da. Hainbat eta hainbat lan argitaratu dituzte, ehundaka kontzertu eman...
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.