Familia osoarentzat antzerkia. Anita Maravillas taldearen eskutik.
Kottondarrak antzerki-lana, iraultza industrialean eta mende hasierako ehungintzako emakumeen grebetan oinarritutako istorioa da. Ama eta hiru alabez osaturiko familiaren bidaiak, landa-despopulazioa, exodoa hirira, iraultza industriala, hirietako bizi baldintzak, kapitalismoa, ahizpatasuna eta emakume langileen borroka feminista islatzen eta ikusarazten lagunduko digu. Protagonista txikien ikuspegitik errealitate biziko gertakariak azalduko dira antzeztokian.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.