Urkabustaiz, baratze ekologikoentzako espazio berrien bila

Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 13:35
2013an abiatu zen Izarrako baratze ekologikoen proiektua. / Irudi-bankua: PIXABAY

Espazio berriak bilatzen ari dira Izarran, familiako baratze ekologiko gehiago egiteko. Dauden hamabost lursailak okupatuta daude, eta itxaron zerrenda bat ireki du Udalak bitartean.

2013an Izarran abiatutako baratze ekologikoen proiektuak gero eta harrera hobeagoa du. Urkabustaizko Udalak azaldu duenez, azken bileran, erabiltzaileek oso modu positiboan baloratu zuten ekimena, eta dagoeneko hainbat pertsonak parte hartzeko asmoa adierazi dute.

Egitasmo horri esker, herriko hirigunean dauden lursailak bi urterako okupatzen dira. Hala ere, gaur egun dauden 15 lursailak okupatuta daude dagoeneko, eta, beraz, Udalak itxaron zerrenda bat prestatu du baratze bat eduki nahi duten pertsonek izena eman dezaten.

Bitartean, espazio berriak bilatzen ari da Udala, lursail gehiago egokitu eta herritarren eskaerari erantzun ahal izateko. Gainera, azken bileran, hainbat hobekuntza egitea erabaki zuten: hala nola materialak erostea, lanabesak gordetzeko etxola berritzea eta ureztatze sistema hobetzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide