Elosuk badu dagoeneko sarbide segurua

Erredakzioa 2021ko mar. 5a, 10:36

Proiektuak 9,2 milioi euroko inbertsioa izan du.

Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez eta Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu Blanca de la Peñak N-240 errepidearen tarte egokitu berria bisitatu dute, egokitzapen obrak azaroan amaitu baziren ere.

Iazko azaroan ireki zuten zirkulaziorako tarte berria. Esku hartzea N-240 errepideko 16,7 eta 19,9 kilometro puntuen artean izan da eta horretarako 9,2 milioi bat euroko inbertsioa egin dute. Egokitzapen obrekin, kendu egin dira lehen aipatutako erradio murriztuko bihurguneak, bai eta tartearen sestra aldaketak ere, ikuspen ona ziurtatzeko. Horrez gain, Elosuko bidegurutzean beste lotune bat egin da, gidarien segurtasuna bermatzeko biraketa mugimendu guztietan. Lotune berri horrek aurrez zen bidegurutze arriskutsua ordezkatu du.

Obra horiek N-240 eta A-3608 errepideen arteko bidegurutzea hobetu dute, esku hartu den azken tartean; izan ere, azelerazio eta dezelerazio erreiak eta ezkerretara biratzekoak gehitu zaizkio. A-3608 errepideak N-240 eta N-622 errepideak lotzen ditu Gopegi, Etxaguen eta Murua herrien artean, besteak beste.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide