Iragan nekazaria gogoan

Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 14:00

Arratzua-Ubarrundiako Udalaren eta Vital Fundazioaren arteko lankidetzari esker, udalerri horretako hiru herritan horma-irudiak izango dituzte, – Arroiaben, Duran eta Landan– heltzen direnei ongietorria emateko. Lehenengoa bolatokian dago eta idien laguntzarekin lurra goldatzeko egin ohi den lana erakusten du. Bigarrenak, Durako mediku kontsultategian, nekazarien bikote bat jasotzen du herri horretako zubian. Landako horma-irudiak, berriz, artzainen lana irudikatzen du, inguruko larre batean.

*Argazkiak: Arratzua-Ubarrundiako Udala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago