2021/02/25 19:00 - 20:00

ANTZERKIA

'Gizasaltsa', Aitor Vinagret

'Gizasaltsa', Aitor Vinagret
Zuiako gaztetxea, Gorbeialdea Zuia

Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!

ADI: plaza-kopuru mugatua. Aldez aurretik sarrera hartu beharra dago, helbide honetan:
https://entradium.com/eu/events/gizasaltsa-aitor-vinagret

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago