Santa Agedarik ez da egongo aurten

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 29a

Santa Ageda ospatzeko ohitura dago Aramaion; goiko irudia 2019koa da. GOIENA

Azken urteotan Santa Ageda antolatzen ibili diren taldeek aurtengoa bertan behera uztea erabaki dute Aramaion.

Honako mezua zabaldu nahi izan dute Aramaioko Bertso Eskolak, Trikiti elkarteak eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzek: "Dakizuenez, azken urteotan, urtero antolatu dugu Santa Ageda batzea Aramaixoko Bertso Eskolak, Trikitixa Elkarteak, eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzek. Aurten, bizi dugun egoera ikusita, ekitaldia ez antolatzea erabaki dugu. Datorren urtean indar eta umore bikoitzarekin, eta eztarriak sano itzuliko gara, etxez-etxe eta baserriz-baserri kantuan egitera. Bitartean, ondo zaindu!".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago