GOIKO GELA, 2020an jaiotako taldea, Jon Imanol Etxabe, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoaren ahotsek osatzen dute Iñaki Miguel piano-jotzailearen zuzendaritzapean. Gospela euskaraz eta ingelesez egiten dute, 'Southern gospel' estiloan. Kanta propioak eta moldaketak euskaraz abesten dituzte, baita gai originalak ingelesez ere.
Plaza-kopuru mugatuak, gonbidapena bitartez.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.