ADIFek desjabetze prozesua ireki du Aramaion, Zabola eta Untzilla inguruan errepide batzuk hobetzeko lanak gauzatzeko. Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eta bertan kokatzen diren ondasun zein eskubideen jabeek urtarrilean jaso dute jakinarazpena; Aramaioko Udalak ere jaso du, tarte horretan bere jabetzako lurrak dituelako.
Jakinarazpen horietan aipatzen den bezala, erreklamazioak aurkezteko hamabost eguneko epea ezarri da. Udalak azaldu duenez, aurrerantzean, desjabetze prozesuak bere bidea jarraituko du, eta, behin amaituta, obrak egingo dira beheko mapan zehazten diren errepide tarteetan.