Ganalto mendira martxa egin dute, Gorbeialdeko presoen etxeratzearen alde

Erredakzioa 2020ko abenduaren 28a

Igande honetan, Gorbeialdeko dozenaka lagunek, eskualdeko hiru puntutatik abiatuta, Ganalto mendira martxa egin dute, euskal preso eta iheslarien "berehalako etxeratzea" eskatzeko.

120 pertsona inguru elkartu dira mendi tontorrean. Bertan, ekitaldi bat egin dute, Jon Zubiaurre eta Jose Mari Novoa Gorbeialdeko presoek ia 20 urtez espetxean izan direla oroitzeko: "Lehenbailehen euren familiekin egon behar dira", azpimarratu dute.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, urtarrilaren 9an, Euskal Herriko ehunka plazetan bezala, Gorbeialdeko plazetan ere euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko hitzordua izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago