Paul etxeko erregea da, Irati arreba jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, Uniko antzerkiak haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko du komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurre behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe.
Teatro Paraiso konpainia gasteiztarraren eskutik, Bingen Mendizabalen musikak lagunduta, Iñaki Rikartek zuzendu du obra, eta Aitor de Kintanak, Ainara Unanuek eta Maite Bayonek eramango dute taula gainera ikusle guztientzako ikuskizun hau.
Zigoitia antzokian izango da larunbat honetan, abenduaren 19an, 19:00etan.