PCR proba egitera deitu dituzte sei urtetik gorako aramaioar guztiak

Erredakzioa 2020ko abe. 10a, 17:38
Herritar guztiei dei egin diete baheketan parte hartzeko; irudian, bisita gidatu bat. / Alea

Bihartik aurrera eskatu daitezke hitzorduak, eta astelehenetik aurrera egingo dituzte probak.

Osasun Sailak eta Osakidetzak dei egin diete Aramaioko eta Arrasateko sei urtetik gorako herritar guztiei PCR proba bat egiteko. Astelehenean, abenduaren 14an, hasiko dira eta hilaren 18ra arte egingo dute baheketa; Debagoieneko ospitaleko kanpo kontsulten eraikineko beheko solairuan egingo dituzte probak.

Proba egin ahal izateko, aurretik hitzordua eskatu beharko da bihartik aurrera; 08:00etatik 20:00etara eskatu daiteke Arrasateko osasun zentroan: 943 03 52 50. Aste guztian hartu ahal izango da txanda, baita asteburuan ere. Mugikortasun arazoak dituzten bizilagunei autotik jaitsi barik egingo diete proba.

PCR proba egin nahi duten udalerriko ikastetxe eta unibertsitateetako ikasleek ez dute aurretik hitzordurik eskatu beharko,  hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Azaroaren 18tik 20ra bitartean beste baheketa masibo bat egin zuten Arrasaten, 13 eta 40 urte bitarteko biztanleei egindakoa. Baheketa horretan 3.256 pertsonak parte hartu zuten, eta emaitza positiboak % 2,2 izan ziren.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide