Euskararen Agenda

Dantza festa, Murgian

Erredakzioa 2020ko urriaren 17a

Dantzatzeko pasioa eta umore paregabea 'Fresh Cool' ikuskizunean. / TIO TERONEN SEMEAK

Tio Teronen Semeak taldeak Fresh Cool izeneko ikuskizuna taularatuko du Murgiako Palatu kiroldegian igande honetan, urriaren 18an, 19:30etik aurrera.

Dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Bi osagai horiek elkartu ditu hainbat jatorritako dantzariak bildu dituen Tio Teoren Semeak taldeak. Estilo desberdinak nahastuko dituzte ondo pasatzeko helburu bakarrarekin, eta hori erakutsiko dute asteburu honetan, Murgian.

Fresh Cool izeneko ikuskizuna taularatuko dute Palatu kiroldegian; Aritz Salamancak zuzenduta, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdanpileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain eta Alai Goñi izango dira dantzari.

Ikuskizunerako gonbidapena hartu behar da entradium.com atariaren bitartez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago