Asteburu honetan EAEko errepideetan izandako istripurik larriena bigarren mailako A-2521 errepidean gertatu da, Urkabustaiz parean. Urduñarako noranzkoan zihoan Seat Leon bat errepidetik atera da, eta, istripuaren ondorioz, gidaria autoan harrapatuta geratu da.
Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute, 45 urteko zauritua ibilgailutik ateratzeko. Azkenik, zauri larriekin Gurutzetako ospitalera eraman dute.