Festikalek hamar ikuskizun ekarriko ditu Zigoitira

Erredakzioa 2020ko ira. 4a, 13:26
'Jule' ikuskizuna aurkeztuko du Hortzmugak. / Hortzmuga

Irailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko da landa inguruneko arteen jaialdia.

Beste urte batez, irailaren 17tik 20ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistikoko eta parte-hartze eszenikoko eremu bihurtuko da Festikale jaialdiarekin. Aurtengo edizioak ikusleei hainbat diziplina artistiko hurbiltzen jarraituko du objektu-antzerkia, txotxongilo, musika, ikusmen arte eta dantza arteko lanekin.

Sorkuntza horiek Gopegiko eta Ondategiko hainbat gunetan izango dira. Programazioaren zatirik handiena Bengolarra parkeko txoko natural txikietan eta antzokian egingo da. Ikastolako gimnasioa eta pilotalekua espazio alternatibo gisa erabiliko dira, bai eta Ondategiko Sarragoako landa ere. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldia segurua izango da, eta jendearentzako eta artistentzako segurtasun protokolo bat ezarriko dute, edukiera murriztuarekin.

  • Irailak 17: A mano. Antzerki patioa. 19:00 Gizarte eta Kultura Etxea. Sarrera: 8 euro, edukiera: 50.

  • Irailak 17 eta 18: Gorbeiaren taupadak Panta Rhei Antzerkia. 20:30 Sarragoa Ondategi. Sarrera: borondatezko ekarpena, edukiera: 50.

  • Irailak 18: Te regalo el sol. Sapo Producciones. 19:00 Gizarte eta Kultura Etxea. Sarrera: 8 euro, edukiera: 50.

  • Irailak 18: Granujas a todo ritmo MG Producciones. 20:00 Bengolarra parkea.

  • Irailak 19: Laboratorio Rayas y Puntos. MSM Teatro. 16:30 Bengolarra parkea. Sarrera: 5 euro, edukiera: 50.

  • Irailak 19: Jule. Hortzmuga Teatroa. 18:45 Bengolarra parkea. Gonbidapenak.

  • Irailak 19: No te asuste mi nombre. María Parrato. 20:00 Gizarte eta Kultura Etxea. Sarrera: 8 euro, edukiera: 50.

  • Irailak 19: Apodaka Jazz Band kontzertua. 21:00 Bengolarra parkea.

  • Irailak 20: Baile Vermouth Infraganti. 13:30 Artzegi jatetxea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide