Udaramaiok musika eramango du irailean Aramaioko parkera

Erredakzioa 2020ko ira. 3a, 17:25
La Pulga eta Konpainiak eskainiko du iraileko lehen kontzertua. / SINBAIT

Irailean zehar, ostiralero, kontzertuak egongo dira 19:30ean Aramaioko parkean: La Pulga, Trikikalejira Trikitixa Eskolaren emanaldia, Idoia Asurmendi eta Geraldine bossa nova hirukotea izango dira Udaramaio egitasmoaren barruan.

Azken urteetan bezala, Udaramaio dator, eta kontzertuak izango dira iraileko lau ostiraletan Aramaion. 19:30ean hasiko dira, eta, eguraldiak laguntzen duenean, parkean egingo dira; bestela, kultura etxean.

Edozein modutan, Covid-19aren hedatzea saihesteko neurriak mantenduko dira: aforoa mugatua izango da, eta segurtasun neurriak zainduko dira uneoro.

Ostiral honetan, irailaren 4an, La Pulga eta Konpainiak estreinatuko du Aramaioko parkea. Flamenkoaz gozatzeko aukera ederra izango da, zalantzarik gabe.

Hurrengo ostiraletan, kontzertu gehiago egongo dira: irailaren 11n, Trikikalejira Trikitixa Eskolaren kontzertua; irailaren 18an, Idoia Asurmendiren emanaldia; eta, azkenik, irailaren 26an, udazkenari ongi etorria emateko, Geraldine bossa nova hirukoteak girotuko du Aramaioko parkea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide