Joan den hilean iragarri zuen bezala, Zuiako Udalak Covid 19ak kaltetutako familiei, langile autonomoei eta udalerriko merkatariei laguntzeko hainbat neurri onartu ditu. Besteak beste, aipatutako taldeei zuzendutako diru-laguntzak.
430.000 eurokoak guztira dira, pandemiak eragindako krisi sozial, sanitario eta ekonomikoa gainditzen laguntzeko.
Dagoeneko diru-laguntzak Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, eta hasi da eskatzeko epea.
Informazio osoa daukazu www.zuia.eus udal webgunean dago (ZURE ZERBITZUAN sailean, DIRU-LAGUNTZAK atalean).