Ibilgailu bat irauli da AP-68 autobidean, Urkabustaizen

Erredakzioa 2020ko uztailaren 22a

Ibilgailua bazterbidean iraulita geratu da, eta gidaria zauritu egin da. / @BomberosAraba

Istripua asteazken honetako 7:45ean gertatu da, AP-68 autobidearen 39. kilometroan, Urkabustaiz inguruan, Bilborako noranzkoan. Gidaria Santiago ospitalera eraman behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat zauritu da bere autoa irauli ostean. Istripua 07:45ak aldera jazo da, ikertzen ari diren arrazoiengatik ibilgailua errepidetik atera denean, 39. kilometroaren parean; ibilgailua bazterbidearen gainean iraulita geratu da.

Ertzaintza, Arabako Suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira. Zauritua Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago