Zigoitia eta Legutio lotzen dituen errepide nagusia, moztuta

Erredakzioa 2020ko uzt. 13a, 08:21
N-240 eta A-3608 errepide arteko bidegurutzea, Legutioko Ollerieta pasata. GOOGLE MAPS

Zirkulazioa etengo da gaurtik abuztuaren 14ra, N-240 errepidearen hobekuntza lanak egiteko.

Arabako Diputazioko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren sailak A-3608 errepidearen zirkulazioa eten du gaurtik abuztuaren 14ra bitartean, N-240errepidearen egokitze eta hobekuntza lanak segurtasunez egin ahal izateko.

A-3608 errepidearen 22,2 kilometro puntutik 22,6 kilometro puntura artean etengo da zirkulazioa. Hori horrela, N-240 errepidetik Zigoitia aldera egin nahi dutenek bestelako bideak hartu beharko dituzte aurrerantzean; hain justu ere, N-622 errepidea eta A1 edo AP-1 arteko lotuneak erabili beharko dituzte, edo San Pedroko baserrigune (Zigotia) eta Elosu (Legutio) arteko bigarren mailako bideak.

Zigoitia, Zuia eta Legutioko Udalei eta honako administrazio batzarrei eman dio Diputazioak mozketa horren eta ordezko ibilbideen berri: Murgia, Zarate, Manurga, Gopegi, Olidategi, Murua, Etxaguen, Olano, Eribe, Zestafe, Okoizta, Buruaga, Berrikao, Legutio eta Elosu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide