2020/07/17 12:00

ANTZERKIA

'Baserriko porrusalda'

'Baserriko porrusalda'
Aramaioko kanpoko frontoia, Gorbeialdea Aramaio

Bapatean Zirko antzerki konpainiaren eskutik, Baserriko porrusalda antzezlana Aramaion egongo da uztailaren 17an, 12:00etan kanpoko frontoian.

SINOPSIA

Kozinatzen dugun eran jaten dugu, maitatzen dugun eran kozinatu, eta kozinatzen dugun moduan maitatu. Bizitza, errezeta batean kontaturik. Bi pertsonaia su geldoan.

Porrusalda, errezeta aski ezaguna. Gurea, kozinatzeko modu paregabea.

Gastronomia, lurreko produktuak, betiko jendea, herri kirolak, famili jakintza, barazkiak juliana erara, baratza, slow food-a, Zen filosofia. Jaten duguna al gara? Edo garenetik jaten dugu?

Ez dagoelako gauzak egiteko modu bakarra, guk gurea aldarrikatzen dugu. Baserriko porrusalda!

Bapatean Zirko

Israel Cuadrado eta Odei Arregi dira Bapatean Zirko. Ataurin (Araba) bizitzen jarri, eta Gasteizko Antzerki proiektuarekin bat egin ondoren, Taberna, Tenderete edo Loopas Luthier bezalako ikuskizunak sortu dituzte, beti zerbait berria sortzeko asmoz. Zirkua, clown, dantza eta txotxongiloekin, Atauri Art jaialdi txikia antolatzen dute arrakasta handiarekin.

Fitxa artistikoa

  • Egilea / Eszenografia / Jantziak: Bapatean Zirko
  • Zuzendaritza: Pep Vila
  • Antzezleak: Odei Arregi, Israel Cuadrado
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Publiko guztientzat
  • Generoa: Umorea / Klown

Informazio gehiago: bapatean.info

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide