Azken urteetan antolatu den Lorabarri Astearen egitura erabat aldatu da Covid-19aren eraginez. Horregatik, aurten Lorabarri Asteburua ospatuko da Aramaion, datorren ekainaren 27an eta 28an.
Igandean, Salaberriko agestoixera bisita gidatuak egingo dituzte Errez Kooperatibaren eskutik, bi txandatan, kiroldegitik abiatuta: 10:00etan eta 12:30ean. 15 bisitari egongo dira txanda bakoitzean.
Izena emateko: Aramaioko Udala - 945 44 50 16.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.