Asteburuko topaketekin batera, zaborra nonahi

Erredakzioa 2020ko eka. 1a, 16:12
Zaborra pilatu da Zabalain parkean. / Amaia Sanz

Legutioko urtegi ondoko Zabalain eremua kutxa, botila eta plastikoz beteta agertu da goizean.

Eguraldi ona lagun, milaka lagunek disfrutatu zuten joan den asteburuan Arabako aisialdi guneetaz. Eta horren ondorioak agerikoak dira astelehenean, Legution jaso dituzten argazkiek erakusten duten moduan.

Dozenaka lagun izan ziren asteburuan Zabalain parkean. / Amaia Sanz.

Talde bazkari ugarien ostean, zaborrez beteta geratu da Zabalain parke ingurua, Amaia Sanzek ALEAra bidalitako argazkietan ikus daitekeenez. Urtegi ondoko eremua kutxa, botila eta plastikoz beteta agertu da goizean.

 

Legutioko Zabalain parkea, astelehenean. / Amaia Sanz

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide