Bideo lehiaketa

'Sentipenak askatuz'

Erredakzioa 2020ko mai. 20a, 09:26

Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren Aurkako Eguna izan zen, eta datorren ekainaren 28an Aniztasunaren Eguna aldarrikatuko dute. Testuinguru honetan, kanpaina berezia plazaratu du Laia Plazara ekimenak. Tartean, Yogurinha Borova artistaren laguntza izan dute, eta Sentipenak Askatu abestia erabili dute kanpainaren difusioa egiteko. Bideo lehiaketa ere antolatu da.

Bideo lehiaketaren oinarriak

Parte hartu nahi duten guztiek bideo labur bat grabatu beharko dute, gehienez minutu batekoa eta horizontalean grabatutakoa, Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka egin, Tik Tok delakoa erabili edo bururatzen zaizuena egin daiteke, irudimena askatuz!

  1. Parte hartzeko jarraitu sareetan (TwitterFaceboookInstagram). Erabili #LAIAplazara traola zure bideoan, edo bidali laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera edo WhatsApp / Telegram bidez: 600 771 183.
  2. Parte hartzen dutenen artean, Sentipenak Askatu kamisetak zozkatuko dira eta Yogurinha Borovarekin solasteko aukera izango dute. Bideo bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio kamiseten zozketarako.
  3. Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke, banaka, taldeka edo familian. Adingaberik balego jasotako baimen orria beteta bidali iezaiguzu aipatutako helbideetara zuen bideoekin batera.

Bideo guztiak LAIAplazaran publikatuko dira.

Bidalketak egiteko azken eguna: ekainak 23.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago