Aramaion bizi den edonork aurkeztu ahal izango ditu bere argazkiak, gehienez bi pertsona bakoitzeko. Mendizaletasuna eta natura izango da gaia, eta lehenengo askatasun egun hauetan bisitatutako tokien irudiak izan beharko dira.
Lanak, datorren ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira orixolme@hotmail.com helbidera, eta parte hartzaileen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte mezuan.
Bi sari izango dira:
- Herriko produktuekin osatutako otzara eta 50 euro kirol ekipamenduan gastatzeko.
- Herriko produktuekin osatutako otzara eta 30 euro kirol ekipamenduan gastatzeko.