Lehiaketa

Errezeta lehiaketa

Erredakzioa 2020ko api. 27a, 10:46

Aramaioko Udalak sukaldaritza gustoko duenentzako lehiaketa abian jarri du; errezetak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da.

Emailez bidali beharko dira errezetak: itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera, eta bertan azaldu beharko dira platerraren izena, osagaien zerrenda, elaborazio prozesua eta baita azken emaitza, argaki batean.

Informazio gehiago: Aramaioko Udala - Errezeta lehiaketa

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago