Lehiaketa

Etxean eta euskaraz

Erredakzioa 2020ko api. 20a, 11:58

Euskaraz egiteko argazki lehiaketa abiatu du Aramaioko Udalak; lanak bidaltzeko epea maiatzaren 4an itxiko da.

Azken egun hauetan, badira aukerak euskaraz irakurtzeko, jolasteko edo kirola egiteko. Aitzakia hori aprobetxatuz, argazki lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak.

Oinarriak:
Argazkian, bi egoera hauek uztartu beharko dira: etxean zaudela eta euskaraz ari zarela. Beraz, gaia hauxe da: Etxean eta euskaraz.

Lanak emailez bidali beharko dira helbide honetara: aramaiokoudalaeu@gmail.com argazkiaren izenburuarekin. Argazkiarekin batera, egilearen datuak bidali beharko dira (izena-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta helbide elektronikoa).

Lanak entregatzeko epea maiatzaren 4an itxiko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide