Zenbait animalia pozoitu dituztela salatu du Ekologistak Martxanek

Erredakzioa 2020ko api. 10a, 12:31
Azeri bat eta putre bat pozoitu dituzte Arratzua-Ubarrundian. / Juan Buesa

Martxoaren 30ean miru gorri bat hilzorian eta bele bat hilik aurkitu zituzten.

Ekologistak MartxanEK Arratzua-Ubarrundiako eskualdean azeri bat eta putre bat eta Arroiaben miru gorri bat pozoitu dituztela salatu du. Gainera, kontzeju horretan martxoaren 3oean hilzorian zegoen miru gorri bat eta bele bat hilik aurkitu zituztela adierazi du, eta duela hamabost egun txakur bat hil egin zen pozoiaren eraginez.

Erakunde ekologistak kasua ikertzeko eta erantzuleak bilatzeko eskatu du, eta "mingarritzat" hartu du Arroiaben gertatutakoa, hildako animalien aurrean ez baitituzte neurririk hartu.

Era berean, Ekologistak Martxanek gogorarazi du pozoiaren erabilera faunaren kontrako delitua dela, eta bi urteko espetxe zigorra eta ehizatzeko gaitasungabetzea eragiten dituela. Kasu hauek iker ditzaten idatzi bat aurkeztuko dio Arabako Ingurugiroko Fiskaltzari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide