Lehiaketa

Argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeko turismo sailak

Erredakzioa 2020ko api. 3a, 09:00

#gorbeiazureetxean traola erabilita, argazki lehiaketa abian jarri du Gorbeialdeko turismo sailak.

Parte hartzeko:

Zerk ekartzen dizu gogora Gorbeiak? Bilatu etxean objektu bat, margolan bat, kolore bat, zapore bat, landare bat… zuk nahi duzuna! Ondoren, atera argazkia eta bidali turismo@gorbeialdea.com helbidera. Zurea izanez gero, gehitu #gorbeiazureetxean traola eta zure sare sozialetako erabiltzailea ere (baldin baduzu).

Modu berean, bidali azalpen txiki bat eta zure datu pertsonalak, eta erantzun galdera hauek:

  • Zergatik aukeratu duzu?
  • Gorbeiako zein lekutan aurki daiteke?

Ondoren, argazkiak eta azalpenak Facebooken partekatuko dira, eta erabiltzaileek gehien gustatu zaien proposamena bozkatzeko aukera izango dute. Boto gehien duena izango da irabazlea eta Gorbeiako produktuen sorta bat lortuko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide