Koronabirusa

Zaintza sare bat sortu dute Zuian

Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 18:26
Auzolanean antolatuko dute zaintza Zuian. ALEA

Koronabirusaren krisiaren ondorioz sor daitezkeen arazoei aurre egiteko auzolana antolatu dute.

Zuiako herritarrak ere antolatzen ari dira, koronabirusaren ondorioz sor daitezkeen arazoei aurre egiteko. Hala, sare bat antolatu dute bereziki behar handiena duten herritarrei etxeko errekaduekin edota zaintza lanekin laguntzeko. Horretan parte hartzeko prest dagoen zuiar orok edota laguntza behar duenak 695716804 telefonora deitu dezake.

Dagoeneko, udalerriko adineko jendearekin harremanetan jartzen ari dira eta laguntza eskaini diete, "erosketak egiteko, txakurra ateratzeko edo garbiketa egiteko". Halaber, umeentzat jokoak ere antolatu dituzte, herriko familientzat. "Auzolanean elkar zaintzeko ekimena da", azaldu dute herritarrek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide