Koronabirusa

Umeentzako jarduerak bertan behera utzi ditu Arratzua-Ubarrundiako Udalak

Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 12:01

Arratzua-Ubarrundiako Udaletxea, Duranan. / Wikipedia (Zarateman)

Patinajea, ludoteka, entrenamenduak, partiduak eta bestelako ospakizunak bertan behera uztea erabaki du Arratzua-Ubarrundiako Udalak.

Gaurtik aurrera, eta oraingoz hamabost eguneko epean, pertsonen aglomerazioa eta koronabirusaren "hedapena prebenitzeko eta geldiarazteko" hartu dute erabakia, Eusko Jaurlaritzaren zein Arabako Foru Aldundiaren irizpideak jarraituz.

Umeentzako jarduera guztiak bertan behera uzteaz gain, udalerriko rokodromoa ere itxiko dutela azaldu du Udalak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago