Hil egin da igandean Legution zauritutako motor-gidaria

Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 13:27
Istripua Legutio pareko A-3006 errepidean gertatu zen. / Google Maps

Motorzalea Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten igandean, eta bertan hil da, istripuak eragindako zaurien ondorioz.

Istripua igande goizeko 11:30ak aldera gertatu zen, Honda 750 motoa errepidetik atera eta gidariak kontrola galdu ondoren. Legutio pareko A-3006 errepidean zauritutako 49 urteko motorzalea hil egin da astelehen honetan, Ertzaintzak baieztatu duenez. 

Zauritutako motorzalea Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten berehala, jasandako lesioak artatzeko. Azkenean, zauriek heriotza eragin zioten.

Azken egunetan hildako bigarren motorzalea izan da Legutiokoa. Izan ere, iragan ostiralean beste motorzale bat hil zen A-3002 errepidean, Arratzua-Ubarrundia parean. Kasu horretan, gidaria bertan hil zen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide