2020/02/24 18:00

IRAKURLE KLUBA

[IRAKURLE KLUBA] '1.362 km euri'

[IRAKURLE KLUBA] '1.362 km euri'
Kultura etxea, Gorbeialdea Aramaio

Goizane Landabaso Etcheverry eta Garazi Goia Imazek idatzitako liburua komentatuko dute.

Sinopsia: Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez.

Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak… Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak gogoratu nahi dituzte, aldarrikatu, eta historiak ukatu dien lekua eman gutunotako lerro eta euri artean.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide