2020/03/05 19:00

HITZALDIA

[EUSKARALDIA] Kike Amonarrizen hitzaldia

[EUSKARALDIA] Kike Amonarrizen hitzaldia
Murgiako udaletxeko areto nagusian., Gorbeialdea Zuia

2020ko Euskaraldiak badakartza berrikuntza batzuk. Besteak beste, norbanakotik kolektiborako jauzia emateko asmoarekin dator, eta, horretarako, entitateek izango dute garrantzia berezia.

Edizio berriaren nondik norakoak azaltzeko, eta Gorbeialdean Euskaraldia antolatzen jardungo duten umorea eta gogoa aktibatzeko, Kike Amonarrizen bisita izango dute, martxoaren 5ean (osteguna), 19:00etan, Murgiako udaletxeko areto nagusian.

Saio irekia izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide