Sinopsia: Nell Leyshon da idazlea eta 1830eko Ingalaterran kokatzen da istorioa. Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.
Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.
Informazio gehiago: Gorbeialdeko Irakurle Klub Feminista
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.