Legutioko udaletxeko balkoitik "Euskal presoak Euskal Herrira" dioen kartela kentzeko eskatu dute

Erredakzioa 2019ko aza. 15a, 17:29

Egin ezean, "jarduketa judizialak" abian jarriko dituela agindu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordeak.

Legutioko Udaletik jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritzaordeak errekerimendu bat igorri dio. "Ahalik eta lasterren" udaletxeko balkoian jarrita dauden Euskal presoak eta iheslariak Euskal Herrira eta Askatasuna leloa duen estelada ken ditzan eskatu dio; hori egin ezean, dagokion "jarduketa judizialak" abian jarriko dituela iragarri du.

"Gogoz kontra bada ere", kartelak kenduko dituztela esan dute Udaletik. "Jakina denez, horrelako auziak udalek galtzen dituzte, eta Legutioko Udala eramaten ari den diru publikoaren arrazionalizazio politika kontuan hartuta, gure gogoaren kontra bada ere, kartelak kendu egingo dira".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago