Etxebizitza beharra aztertzen ari dira Legution

Mirian Biteri 2019ko azaroaren 15a

Hamar urte inguru daramatzate geldi etxebizitzak eraikitzeko obrek.

Udalak eraikitzen amaitu barik dauden babes ofizialeko 42 etxe alokairuan emateko asmoa du.

Legutioko Udala Beheko kalean eraikitzen amaitu gabe dauden etxebizitzekin zer egin aztertzen ari da. Jakinarazi du pasa den urriaren 28an Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin bildu zela gaiaz hitz egiteko, eta batzar horretan erabaki zela Jaurlaritzak etxebizitza horiek egiten amaituko duela. Hori bai, gaur egun aurreikusita dauden 36 izatetik, 42 izatera pasako dira; guztiak alokairu erregimenean.

Udalak azaldu du 1, 2 eta 3 gelakoak izango direla, eta alokairuaren kostua Etxebidek etxebizitza sozialetarako markatutakoa izango dela. Etxebizitza horietako bat alokatzeko interesa duenak Etxebiden bertan eman behar du izena, ahalik eta azkarren. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago