Jon Zuazo izango da Legutioko alkatea Cesar Fernandez de Gamarraren ordez. Horrela erabaki du EH Bilduko batzarrak, eta datozen asteotan gauzatuko da izendapena udalbatza osatu ostean. Jon Zuazo Zuberok 54 urte ditu, Urrunagan bizi da eta artisaua da.
EH Bilduk adierazi duenez, "ilusio handiz" helduko dio erronka berriari, eta orain arte Cesar Fernandez de Gamarrak egindako lana eskertu du. Fernandez de Gamarrak pasa den astean aurkeztu zuen bere dimisioa, lana, familia eta alkatetza aldi berean egitea zaila egiten zitzaiolako. Orduz geroztik, Iñaki Lopez de Bergara da jarduneko alkatea.