Bi pertsona atxilotu dituzte Legutioko kuarteleko monolitoa "behin eta berriz suntsitzeagatik"

Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 13:30

Argazkia: Twitter (@marce_sevilla)

Guardia Zibilak egin ditu atxiloketak, Bilbon eta Legution.

Legutioko kuarteleko loreak eta oroigarria "behin eta berriz suntsitzeagatik" bi lagun atxilotu dituzte, eta "biktimak umiliatzea" leporatu diete atxilotuei. Kuarteleko atentatuan hildako Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko loreak eta oroigarriak 2017ko otsailetik "hondatzea" egotzi diete.

2008ko maiatzean izan zen Araban hildako bat eragin zuen ETAren azken atentatua. Auto-lehergailu batek Guardia Zibilak Legution zuen kuartela suntsitu zuen, eta bertan zegoen guardia zibil baten heriotza eragin zuen. Atentatuaren ostean, kuartela berriz ez eraikitzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegiak koordinatu du operazioa eta Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuek aurrera eraman dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago