Aramaioko Udalak zibererasoa jasan du

Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 14:20
Hainbat egunez webgunea bertan behera mantendu behar izan dute. / ALEA

Hainbat egunez udalaren webgunea bertan behera egon da, eta hosting zerbitzua aldatu behar izan dute. Webgunea berreskuratu dute dagoeneko. 

Aramaioko Udalaren webguneak zibererasoa jasan du, eta, horren ondorioz, webgunea hainbat egunez bertan behera utzi behar izan dute.

Joan den astean hasi ziren nozitzen erasoaren lehen ondorioak. Udaleko iturriek ALEAri adierazi diotenez, lehen zantzuen arabera erasoaren iturria Herbehereetan edo Frantzia aldean egon da, baina eraso beraren inguruan xehetasun larriegirik ez dutela lortu gaineratu dute. Erasoa jasan eta gero kutsakorrak ziren artxiboak kendu badituzte ere, arriskua zegoen eraso horren arrastoren bat gelditzeko, horrek dakartzan arriskuekin.

Webgunearen hornitzailearen eta mantentze lanaz arduratzen den informatikariaren aholkuei jarraiki, ahokaleku zerbitzua aldatzea erabaki dute, segurtasuna bermatu aldera. Horrek eragin du hainbat egunez webgunea bertan behera egon izana. Egun hauetan, Facebook bitartez bideratu behar izan dituzte herritarrei zuzendutako mezuak eta adierazpenak. Webgune berria martxan dute dagoeneko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide