Zabalik dago Legutioko Tritxikian izena emateko epea

Mirian Biteri 2019ko irailaren 5a

Egilea: Ainhoa Valenciano.

Irailaren 15ean egingo dute triatloi kross txikia.

Bosgarrenez egingo dute hilaren 15ean 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoentzako triatloi kross txikia Legutioko Zabalain ingurunean, 11:00etan.

Dida Kirol Taldeak eta Arabako Triatloi Federazioak antolatutako proban parte-hartzeko interesa dutenek irailaren 12ra arte eman dezakete izena, Euskadiko Trialoi Federazioko (www.triatloi.org) webgunean; egunean bertan ere eman ahalko da tokirik baldin badago, kopurua 125 plazara mugatu da-eta.

Adinaren arabera irtengo dira parte-hartzaileak: lehenengo, 8 eta 10 urte artekoak hasiko dira; ordu laurden beranduago, 11 eta 12 urtekoak; eta azkenik, aurrekoetatik 20 minutura, helduenak. Ibilbideak ere adinaren araberakoak izango dira.   

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago