2019/08/31 19:00

ANTZERKIA

[ZIGOITIA EUSKARAZ] 'Baserriko porrusalda'

[ZIGOITIA EUSKARAZ] 'Baserriko porrusalda'
Eribe, Gorbeialdea Zigoitia

Zigoitia Euskaraz 2019 egitarauaren barruan, haurrentzako ikuskizuna.

Sinopsia: "Kozinatzen dugun eran jaten dugu, maitatzen dugun eran kozinatu, eta kozinatzen dugun moduan maitatu. Bizitza, errezeta batean kontaturik. Bi pertsonaia su geldoan.

Porrusalda, errezeta aski ezaguna. Gurea, kozinatzeko modu paregabea.

Gastronomia, lurreko produktuak, betiko jendea, herri kirolak, famili jakintza, barazkiak juliana erara, baratza, slow food-a, Zen filosofia. Jaten duguna al gara? Edo garenetik jaten dugu?

Ez dagoelako gauzak egiteko modu bakarra, guk gurea aldarrikatzen dugu. Baserriko porrusalda!".

Bapatean Zirko konpainiaren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago