Hamar lagunetik seik euskara ulertzen du Gorbeialdean

Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 09:23
Iazko Euskaraldian garrantzi berezia eman zioten euskara ulertzeko gaitasunari. / ALEA

Gazteen artean, ia gehienek ulertzen dutela nabarmendu dute gaiari buruz osatu duten mapa batean.

Gorbeialdeko biztanleen %60k euskara ulertzeko gaitasuna du, eta 35 urtetik beherako "ia herritar guztiek" dute gaitasun hori; %88, hain zuzen. Hala jaso dute argitaratu berri duten kuadrillako euskararen ulermenaren mapan. Jaurlaritzak 2016an egindako azken inkesta soziolinguistikoan oinarritu dira mapa osatzeko.

Kuadrillako Euskara teknikari Manex Agirrek nabarmendu du askotan uste dena baino aukera gehiago badirela kuadrillan euskaraz aritzeko, "ez Aramaion bakarrik". Datuek berresten dutena zabaltzeko, mapa bat osatu dute, eta 5.000 ale banatuko dituzte eskualdeko etxe guztietan. Ekimen horrekin "erabilerarako pausua" erraztu eta eta "estres linguistikoa" gutxitu nahi dute.

Gorbeialdeko kuadrillako euskara zerbitzuak ohar batean gogoratu duenez, iaz egin zen Euskaraldia ekimenaren barruan garrantzi berezia eman zioten euskara ulertzeko gaitasunari. "Euskaraz aritu nahi duenak ezinbestekoa du jakitea bere ingurune hurbileko hiztunek euskara ulertzeko duten gaitasuna", nabarmendu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide